Pirinioez bestaldeko ahateki-lantegitan, Frantziako Landetan, hainbat urte lanean eman ondoren, ezagutza eta esperientzia nahikoak hartu ditugu gure kabuz ahatekiak landuko dituen enpresa abian paratzeko.
1986an eratu zen familia-enpresa gara, Berakoak, Nafarroaren iparraldeko herria. Tradizio handia dugu mugaz gaindiko merkataritzan.
Hasieratik beretik, gure lana bertako haragia saltzea, eta txarkuteria fina eta ahatekiak lantzea izan da: foie-gras, ahate-konfita, pateak, eta abar. Urteotan, gero eta gehiago eskatzen da gure ahatekia, lehengaiak (ahateak) arreta handiz aukeratzeari, eta lanketa eta kalitate-kontrol zorrotzei esker.
Gure lana eskuz egiten dugu oso-osorik; betiere, trazabilitate eta higiene kontrol zorrotzak ahaztu gabe. Gure lehentasuna gure bezeroei kalitate goreneko produktuak eskaintzea da. |